Miren Narbaiza musikari Eibartarraren bisita izan genuen aurreko astean eskolako behebarruan.
3DBHko ikasleek egindako galderen bitartez, Ez dok Amairu garaiko musikarietatik gaur egunerarteko euskal musikariek egindako bilakaerari errepasu bat eman zioten.
Miren Narbaizaren (MICE) musika, Rock Alternatibo eta Folk Rockaren arteko nahasketa dela esan dezakegu eta bere abestien bitartez , abestien letrei buruz ere hausnarketa bat egin ahal izan genuen.
Plazer bat izan zen zuzenean bere ahotsa entzutea eta Miren berriz oso gustora aritu zen ikasleek egindako ekarpenekin eta beraiek prestatutako galderei erantzuten.
Eskerrik asko zure bisitarengatik eta etorri berriz nahi duzunean .



