Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Urriak 10ean Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna ospatu zen eta Elkar Hezi Ikastetxeko Lehenengo Zikloko ikasleek ekitaldi bereziak burutu dituzte honen inguruan.

Gure gaztetxoek irakasleekin batera erreflexiorako aukera bikaina izan dute adingabeen ongizate emozionalak duen garrantzia landuz.

Adimen emozionalaren inguruan zenbait alderdi azpimarratu ditugu Koloretako Munstroa lagun izanik: Koloretako Munstroak ez daki zer gertatzen zaion emozioekin nahaspila egin duelako. Nahastea desegiteko haur eta helduok emozioen hizkuntza liluragarrian murgildu gaituen istorio sinple eta dibertigarria izan dugu adigai.

 

Osasun Mentala, beharrezko eskubidea!

 

 

Partekatu: