Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

LH1 eta LH2 mailako ikasleek egun osoko irteera aberasgarria egin zuten abenduan Gasteizera. Goizean, Artium Museoa bisitatu zuten; bertan, Miró, Jorge Oteiza eta Eduardo Txillida bezalako artista handien lanak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.

Erakusketa ikusi ondoren, sormen tailer batean murgildu ziren. Bertan, teknika abstraktuak erabiliz, talde-lanaren garrantziaz jabetu ziren: elkarrekin arituz, bakarka baino emaitza harrigarriagoak lortu baitzituzten.

Arratsaldean, nahiz eta eguraldiak asko lagundu ez, Florida parkera hurbildu ziren bertako jaiotza ikusgarria ikustera. Eguraldi kaxkarrak ez zuen taldearen gogoa apaldu eta esperientzia bikainaz gozatuz amaitu zuten eguna.

 
Partekatu: