Nor zara eskolan eta eskolatik kanpo?
Ana Mendizabal Zubiagirre naiz. Gaur egun Lehen Hezkuntzako 4. mailako tutorea naiz ELKAR HEZIn. Lanetik kanpo nire zaletasunak naturaz gozatzea, batez ere mendian, eta irakurtzea dira. Niretzat garrantzitsuena familia da.
Zerk bultzatzen zaitu etengabe ikasten jarraitzera?
Lanean hasi ginenetik hona, gauzak etengabe aldatzen ari dira, berrikuntzak sortzen… eta moldatu beharrean gaude.
Zein da oraintxe bertan egiten ari zaren prestakuntza?
“Minfulness haurrentzat”. Hainbat hilabetetan zehar luzatzen den formakuntza, Baraka taldeak diseinatutakoa da. Prestakuntza honetan parte hartzaile bakoitzari barne-bidaia batean parte hartzea eskatzen zaigu, dinamikak, jolasak eta praktikak esperimentatzen joateko eta aldi berean, haurrek nola sentitzen eta hautematen dituzten aztertzeko eta gogoratzeko.
Barne-lan honek, minfulness-aren bidez, kanpoan eragina izan dezan, gure barneko haurrari entzuteko eta ulertzeko lan bat da, hor kanpoan dauden haurrenganako begirada zabaldu eta sakonduko duena.
Prestakuntza honetako zein irakaspen edo ideia iruditzen zaizkizu gure ikasleentzat eta haien familientzat garrantzitsuenak?
Mindfulness gorputz eta adimen entrenamendu modu bat da eta erakutsi du estresa nabarmen murrizten duela; ikasteko gaitasuna, adimen koefizientea eta sormena handitzen ditu; baita kontzientzia egoerak piztu ere.
Elkar Hezi eskolan badaramatzagu urte batzuk Mindfulness lantzen eta berrikuntzak behar genituela ikusten genuen.
Ikasgelan aplikatuz, teknika, jolas, dinamika, praktika eta metodologia berriak eskainiko dizkiegu ikasleei.
Nola ari zara irakaspen berriak zure eguneroko klaseetan txertatzen?Adibide praktiko bat parteka al zenezake?
Gure saioetan ikasitakoa, geletan ari gara aplikatzen eta konturatzen gara gaur egungo ikasleek eta gure gizartean, orokorrean, arreta gutxi jartzen dugula, inpulsiboak garela, frustazioa ez dakigula kudeatzen, dena momentuan lortu behar dugula, ez daukagula pazientziarik, ozen eta adeitasunik gabe hitz egiten dugula…
Azkenego modulo honetan adeitasuna landu dugu batez ere. Gure geletan “adeitasunaren lorategia” jarriko dugu txoko batean eta haziz betetzea izango da helburu. Hazi bakoitza adeitsu izan garien bakoitzeko jarriko dugu.



