Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Lehenik, irakasle talde batek zuzeneko prestakuntza jaso du, robotak nola erabili, programatu eta ikasgelan nola txertatu ikasteko . Ikastaro praktiko honetan,  pentsamendu konputazionala garatzeko estrategiak landu dituzte.

Ondoren, hasierako ikastaroa egin zuten irakasleak barne-hezitzaile bilakatu dira, eta jasotako ezagutzak gainerako irakasleekin partekatu dituzte. Metodologia horri esker, robotikaren pedagogia eta tresnak era eraginkorrean zabalduko dira ikastetxeko ziklo eta arlo guztietara.

Barre, proba eta ideia askoren artean, robotikaren prestakuntzan asko ikasi dute. Prest daude energia eta sormen hori guztia ikasgeletara eramateko!
Haiek asko ikasi eta gozatu badute, imajina ezazue gure txikiek…

 

 

Partekatu: