Aurten ere ospatu ditugu inauteriak, baita ederto ospatu ere!! Herrian zehar ibili gara musika eta kolorez blai eginda.
Izan ere HH0-LH4 arteko ikasleek “koloretako munstroa” jantzia eraman dute, gela bakoitzak kolore desberdin batekin, EMOZIOEN kolorez jantzita: HH0-HH4 urte koloreak nahasturik (emozioak nahasturik), HH5ekoak horiz, (alaitasunaren emozioa), LH1ekoak urdinez (tristurarena), LH2koak gorriz (amorruarena), LH3koak beltzez (beldurrarena), LH4Akoak berdez (lasaitasunarena) eta LH4Bkoak larrosaz (maitasunarena). LH5-6 mailakoek, Oñatz taldearen dantzen erakustaldia egin digute dagokien jantzi egokia zeramatela.
Bigarren hezkuntzakoek berriz Santa Marina Plazan ongi etorria egin ziguten, denak mozorrotuta.
Esan behar ere, LH5-6 mailako ikasleak, Oñatiko Inauteri Txikian parte hartu zuten otsailak 8 arratsaldez eta herrira irten ziren beste ikastetxeekin batera, ikasitako Inauterietako dantzen erakustaldia egitera.