DG 2030 egitasmoaren barruan dagoen eta energia eraginkortasun sustatzeko helburua duen Ikastetxe-klik proiektuak abiatu du hirugarren ikasturtea Elkar Hezin eta honen erronka hezkuntza-komunitate osoaren lankidetza eta parte hartze aktiboa sustatzea da.
Hezkuntza elementu gakoa da edozein eraldaketa prozesuaren garapenean eta Elkar Hezin eduki jakin batzuk transmititzeaz haratago mundu ikuskera berri bat zabaldu nahi dugu: erronka prozesuei aurre egiteko gaitasun izango duten pertsonak heziko dituena, solidarioak, arduratsuak, kritikoak, ekintzaileak, lankidetzan jarduten dakitenak, konprometituak …
Oraingo honetan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako EA2030 batzordikedeek ikastetxeko eraikinaren “ikuskapen teknikoa” egiteko ardura izan dute, azalpenak arretaz entzunez, zalantzak galdetuz, ezagutzak sakonduz, datu interesgarriak jasoz, ekarpen anitzak eginez… hau da, aktiboki inplikatuz eta erabakietan parte hartuz inpaktu altuko eraldaketa abiatzeko:
Funtzionatzen duena, indartu; ez duena, aldatu!!!

