Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

LH3Ko ikasleak Historiaurreko proiektoan murgilduta gaude. Aurkezpen bezala, Natur Eskolara joan ginen. Bertako gela bat kobazuloa bihurtu zen, eta une batzuetan beldurra pasatu genuela aitortu behar dugu! Isil-isilik kobazuloan
sartu ginen eta suaren inguruan Aimarrek (Natur Eskolakoa) Historiaurreko gizakia nolakoa zen, nola eta non bizi zen, nola elikatzen zen, erabiltzen eta egiten zituen tresnak…azaldu zigun.
Gelan hau dena sakontzen ari gara; gaur, adibidez, telebistako eztabaida saio bat antzeztuko dugu, Paleolitoko bizimodua erreza ala zaila ote zen ikusteko argudio ezberdinak erabiliz. Proiektoko bukaeran Paleolitoko eta Neolitoko maketak egingo ditugu.
Ba al dakizue gaur egun ere, badaudela tribu batzuk lehengo gizakiak bezala bizi direnak? Aimarrek argazkiak erakutsi zizkigun!!!

Partekatu: