Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

HHko talde bat argiak landareen garapenean duen eragina aztertzen ari da. Horretarako, jogurt poteetan dilistak landatu dituzte. Edukiontzi batzuk armairu baten barruan sartu dituzte ilunetan eta gainontzekoak eguzkiaren argitan utzi dituzte. Egun gutxitan ernetu dira eta hauen arteko konparaketa egin dute. Berehala konturatu dira kolore desberdinetakoak direla, txuriak iluntasunean hazi direnak eta berdeak eguzkiaren argia jaso dutenak. Orain, zergatik gertatu den ikertzeko irrikaz daude. Ez al dira zirraragarriak ikastetxean bizi ditugun abenturak?

Partekatu: