LH3ko ikasleak, Science-n animalien gaia lantzen ari garenez, Natur Eskolara joan ginen azaroak 12an gai hau hobeto sakontzeko.
Goizean San Martin inguruan ibili ginen bertako animaliak ikusi eta aztertuz. Arratsaldean, gure inguruan ditugun ekosistemak ezagutu genituen eta bertan bizi diren animaliak identifikatzeaz gain, beraien bizilekuak, elikadura, ohiturak … zeintzuk diren barneratzeko aukera izan genuen. Ikusten duzuen bezala, primeran pasatu genuen eta baita asko ikasi ere! Gora Natur Eskola!