Esperimentazio ekintza honekin zentzumenak martxan jarri ditugu: bereziki ikusmena, ukimena eta dastamena landu ditugu koloreekin batera.
Esperimentazio ekintzen bitartez, haurrei AUKERAK eskaintzen zaizkie zentzumenen bidez ingurumena ezagutzeko, horrela material ezberdinak ezagutuko dituzte, irudimena landuko dute, motrizitate fina eta lodia… eta batez ere, izugarri gozatzen dute ikasten duten bitartean.