Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Arimen gaua, tradizioz, bizitzako eta heriotzako izakiak elkartzen diren momentu magikoa omen da. Urriaren 31n ospatzen da. Orain dela urte dexente, nola ospatzen zuten Euskal Herrian? Adibidez, kandelak pizten zituzten arimak bidean gal ez zitezen edo besteei beldurra emateko. Soroetatik jasotako kalabazak edo arbiak hustu egiten zituzten eta argia sartzen zieten (kandelatxoak). Edo eta mozorrotuz, oihal edo trapu zaharrak erabiliz.

Horrela, omenezko ohiturak mantenduz jarraitzen dugu, adibidez, gaztainak jatearena garai honetan. Gaur egun mozorro modernoagoak erabiltzen ditugu eta askok, erositakoak. Elkar Hezin ere hainbat ekintza egin ditugu.

LH5 mailakoek gaia lantzeko, Euskal Mitologiaren barruan “Animen Gaua”, hilen inguruko ospakizun hauen jatorria zein den, Halloween hitzaren jatorria eta Euskal Herriko lehengo ohituren inguruan informatu dira. Mandalak ere margotu dituzte, pasiloak eta gelak apainduz.
LH6 mailako ikasleek hainbat ekintza prestatu dituzte LH3.mailako ikasleei Gau Beltza zer den azaltzeko: aurkezpen bat, abestia, Sorgin Baldarra pelikula eta Scape Room bat antolatu dute.

Partekatu: