Elkar Heziko Batxilergoko ikasleek filosofiaren eguna, azaroaren 21a, Arrasateko Aita Menni ospitalerako bisitaldia eginez ospatu dute. Buru osasunaren garrantziaz kezkatuta eta Mundu Ikuskerak zein Filosofia ikasgaietan lantzen diren antropologia gaien harira Aita Mennin formakuntza saioa izan dugu. Gaur eguneko ospitaleko egoera ezagutu eta gazteen patologia dualaren ondorioak lehen eskutik jasotzeaz gain adin horretako gazteek inguruan aurkituko dituzten droga ezberdinen ezaugarri eta ondorien berri ere izan zuten. Azkenik, alkoholak kaltetutako bertako egoiliar baten testigantza zuzena bizi izan dugu, benetan hunkigarria.