Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

ESTIMULAZIO GOIZTIARRARI BURUZKO JARDUNALDIAK antolatu ditugu MARTXOAK 10 eta 11rako.

Elkar Hezi ikastetxean azken 7 urteetan garatzen ari garen estimulazio goiztiarreko eta adimen anitzeko proiektuan aurrera egiten jarraitzeko asmoz, Nuria Sanchez Povedanok, gaian adituak, ESTIMULAZIO GOIZTIARRAREN inguruko jardunaldiak zuzenduko ditu, bi egunetan zehar garatuko den 12 orduko ikastaroa hain zuzen ere. Azalpenak gazteleraz emango ditu hizlariak.

Izena behar bezala eman ahal izateko, orri honetan bertan dagoen inprimakia bete, 943 71 82 72 telefonora deitu edota idazkaritza@elkarhezi.eus helbidera idatz daiteke. Azken eguna Martxoaren 6a izango da. Plaza mugatuak izango dira

Honakoa izango da ordutegia:

Ostirala, martxoak 10. 16:00-20:00.

Larunbata, martxoak 11. Goizez: 9:00-14:00 eta arratsaldez 15:30-18:30.

Larunbatean Nuriarekin ikastetxean bertan gozo bazkaltzeko aukera izango dugu, besteak beste eguerdian denbora gutxi dugulako. Prezioa: 20€.

 

EGITARAUA

MARTXOAK 10

16.00 – 16.45 ESTIMULAZIO GOIZTIARRA ETA HEZKUNTZA BERRIKUNTZA

16.45-17: 30 ESTIMULAZIO GOIZTIARRA. PROTAGONISTAK.

17:30 ATSEDENALDIA

17: 45- 19:00 ESTIMULAZIOAREN OINARRI NEUROLOGIKOAK

19.00-20: 00 ESTIMULAZIO GOIZTIARREKO LEGEAK ETA PROGRAMAK.

 

 

MARTXOAK 11

9.00-9: 45 EZAGUTZA ENTZIKLOPEDIKOAREN PROGRAMA

9.45-11: 00 G. DOMANEN GARAPEN PROFILA

11.00 ATSEDENA

11.30-12: 15 IRAKURKETA PROGRAMA

12: 15- 13:00 MUSIKA PROGRAMA

13: 00-14: 00 MATEMATIKA PROGRAMA

14.00 BAZKARIA

15.30-16.30 OINARRIZKO GARAPEN PROGRAMA

16.30 – 17.30 PDB PRAKTIKA

17.30-18.30 ONDORIOAK ETA EBALUAZIOA

 PREZIOAK:

 * Eskolakoak ez diren profesionalek: 75 €

 * Eskolako familiek: 40 € familiako (gurasoetako batek  edo biek izena emanda)

 * Eskolakoak ez diren familiendako: 50 € (guraso batek izena emanda)

 * Eskolakoak ez diren familiendako: 60 € (guraso biek  izena emanda)

* Ikasle eta langabetuendako: 40€

 MENUA

 1.Platera. Patatak errioxar erara.

 2.Platera. Saiheskia labean piperrekin.

 Postrea. Ojaldre tarta.

ESTIMULAZIO GOIZTIARRA

ZER DA? Estimulazio Goiztiarraz ari garenean garunaren elikaduaraz ari gara, hazkunde neuronalaz. Helburutako bat antolakuntza neurologiko egoki bat lortzea izango da.

Garuna erabilerarekin hazten da. Beraz, AUKERA aberats eta askotarikoak eskainiz elikatu behar dugu gizaki bezala definitzen gaituzten funtzioak, adimen esparruak, bere gorenean garatzeko.

    Era berean prebentzioa ere badu helburu, hezkuntza prozesuan ager daitezkeen zailtasunak ekiditeko edota dagoeneko daudenak bideratzeko aukera emanez

    ZERTARAKO? Adimenak alderdi kognitibo, intelektual edota akademiko hutsa baino askoz gehiago hartzen du. Ondorioz, aukerak eskaini behar ditugu inguratzen gaituen errealitatea aztertzeko gaitasuna garatzeko, nolakoa izan beharko lukeen irudikatzeko eta hura eraldatzen jarduteko. Hau da, bizitzan aurkeztuko zaizkigun arazoei erantzun eraginkor eta egoki bat emateko gai izateko.

    NOIZ? Garunaren eraikitze momentu pribilegiatua 0 eta 6 urte bitartea da. Pertsonaren garunak plastikotasun handiena duen unea, zirkuitu neuronal gehien eta nerbio sistemaren sarearen zati handi bat sortzen den garaia. Aldi berean, momentu horretan haurrak duen inguruneak eragina izango du helduaroan edukiko duen neurona-interkonexio kopuruan.

    NOLA? Programa zehatz batzuk aplikatuz, zeintzuek hiru lege beteko dituzten: maiztasuna, intentsitatea eta iraupena. Hauen bitartez mugikortasuna, arreta, memoria, segurtasuna, motibazioa, afektibitatea…garatzeko aukera eskainiko dugu. 

    • OINARRIZKO PROGRAMA FISIKOA
    • PROGRAMA ENZIKLOPEDIKOA
    • PROGRAMA MUSIKALA
    • PROGRAMA MATEMATIKOA
    • IRAKURKETA PROGRAMA

    Partekatu: