Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

INGURUNEAREN ESPLORAZIOA, ESPERIMENTAZIOA, SORMENA, ADIERAZPEN LIBREA…denak eskutik izan dira oraingo honetan HHn. Ikasleek jakiek ematen dituzten aukerak aztertu dituzte gelan. Fruta eta barazki ezberdinak hartu eta, tresna ezberdinak zein gorputza bera erabiliz, hauen zukuak atera ditugu kolore ezberdinak deskubrituz. Ondoren azukre hautsarekin hauek loditu eta margolana egin dute.  Azken produktua ederra izan bada ere, bertara heltzeko prozesuan bizi eta ikasitakoaz geratzen gara. 

 

 

Partekatu: