Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Aurten Elkar Hezi eguna ekainaren 13an, ostiralean, ospatuko dugu. Haur eta Lehen Hezkuntzako familientzat prestaturiko musika eta dantza ikuskizunak, tailerrak, kalejira, Batxilergoko 2.mailako ikasleei omenaldia, bokata zein gurasoek prestaturiko pintxoak, erromeria eta DJa izango ditugu denon gozagarri. Ikuskizunak Kultur Etxeko zinema aretoan izango dira eta Santa Marina plazan osteko ekintzak. 4.dbh-ko ikasleak arituko dira tailerretan laguntza ematen.


EGITARAUA

15:00-16:30: MUNTAIA, irakasle, guraso eta ikasleen artean afari-meriendarako mahaiak prestatuko ditugu. Zinema aretoaren apainketa ere tarte honetan egingo da.

17:00- 19:00: Haur eta Lehen Hezkuntzakoen jaialdia zinema aretoan. Bitartean tailerrak egongo dira (aurpegi margoketa, esku lanak…) barra ere zabalik egongo da (eguraldi txarrarekin, tailerrak 18:00-19:45 bitartean izango dira HLH eraikinean).

19:00-19:45: Barra itxi eta kalejirari ekin. Buruhandiek  eta musikariek lagunduta herrian zehar ibilbidetxoa egingo dugu (eguraldi txarra egingo balu, bertan behera geldituko litzateke).

19:00: Batxilergoko 2. mailako ikasleei omenaldia. Orla banaketa, bertsoak… (Kultur Etxean).

20:00: Bokata banaketa eta afari-merienda musikaz girotuta.

21:00-22:00: DJa. 

22:00- DESMUNTAIA.

Animatu! Elkarrekin momentu ahaztezin bat biziko dugu.

 

Partekatu: