Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Apirilean, DBH4ko ikasleek hiru eguneko irteera egin zuten Madrilera, hiriburuaren alderdi historiko, kultural eta ludikoa ezagutzeko helburuarekin. Bidaia abenturaz eta ustekabez beterik egon zen, baina ikasleek egoera desberdinei aurre egiten eta taldean bizitzen ikasi zuten.

Lehen egunean, astelehenean, autobusez abiatu ginen Madrilerantz. Hara iritsi bezain laster, argiaren hornidura eten zen hirian (nazio mailako “apagón” baten ondorioz), eta horrek hasierako planak moldatzera behartu gintuen. Egun horretarako aurreikusita zegoen jarduera hurrengo egunera atzeratu genuen, eta arratsaldea Retiro parkean igaro genuen, aire zabaleko jarduerak eta taldeko dinamiken bidez. Ondoren, hotelera joan, prestatu eta afaldu egin genuen.

Asteartean, goizean goiz Madrilgo bisita orokorra egin genuen: Debod tenplua, Errege Jauregia, Plaza Mayor eta beste hainbat leku esanguratsu ikusi genituen. Arratsaldean, Salting jardueran parte hartu zuten ikasleek, eta iluntzean, afaldu ostean, boleran ibiltzeko aukera izan zuten.

Azken egunean, asteazkenean, Warner Parkera joan ginen egun pasa, eta ikasleek atrakzioetan gozatu zuten taldekideekin. Ondoren, autobusez itzuli ginen etxera.

Bidaia honetan, ikasleek ez dute soilik hiri handi bateko kultura eta aisialdia ezagutu, baizik eta ustekabeko egoerei aurre egiten eta elkarrekin bizitzen ere ikasi dute. Esperientzia aberatsa eta ahaztezina izan da.

Partekatu: