Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Literatura Unibertsaleko ikasleak Bilbon egon gara Pabellon 6 Konpania gaztearen “Rey desnudo, chico muerto”  antzezlana ikusten. Gozatzeaz gain identitateaz, heriotzaz, gorrotoaz, maitasunaz eta biolentziaz hausnartzeko bidea eman digu. Zelakoa izango zatekeen gure bizitza gorrotoak eragindako heriotzak gertatu izan ez balira? Erreferente horiek ezagutu izan bagenitu?
Gainera eguraldiak lagun Itsas Museoko kanpoaldea bisitatu dugu. 
Partekatu: