Urtero ohitura den bezala, apirilak 3 eta 4an, LH3 eta LH4. mailako ikasleak 2 eguneko irteera izan genuen.
Oraingoan, Beizamako aterpetxean egon ginen. Beizama, mendiz inguratutako Gipuzkoako herri txiki bat da.
Apirilak 3an ilusioz beteta igo ginen autobusera. Bidaia nahiko luze egin zitzaigun eta kurbaz beteta baina holako batean bertara heldu ginen!
Logelak banatu ondoren naturarekin loturiko ekintza desberdinetan parte hartzeko prest geunden.
Hiru tailerretan hartu genuen parte:
- Ukuilura joan, animaliei (astoa, untxiak..) jaten eman,…eta, ondoren, ortura bisita egin genuen eta jolasaren bitartez bertan zeunden barazkiak ezagutu.
- Ogia egin. Eskuak zikin, zikin oreaz gelditu arren, oso gustura ibili ziren gure ikasleak.
- Eskulan tailerra (Txotxongilo tailerra). Beraien irudimenari hegan egiten utzi, eta baserri ezberdinen maketak eta txotxongiloekin antzerkiak sortu zituzten.
Herrian zegoen “Txikipark” batean jolasteko aukera izan genuen. Primeran ibili ginen.
Gauean, disko festa eder bat ere ospatu genuen.
Oso nekatuta bueltatu arren, oso esperientzia polita bizitzeko aukera paregabea izan genuen Beizamako aterpetxean.
Hurrengo ikasturteko irteeran ze abentura biziko dugun jakiteko irrikaz gelditu gara!!!
