Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

DBH 1eko ikasleentzat, euskara ikasgaian, 1. ebaluazioko  amaierako lana izaten da aurkezpen bat prestatzea, gero elkartrukaketako ikasleei bidaltzeko.

 Aurten ere elkartrukaketa Balmesadeko Zubizarra ikastolarekin egiteko aukera izan dugu.

 Ikasleek, urtarrilan  izan zuten lehen hartu-emana korreoz, beraien burua eta herria deskribatuz eginda zuten aurkezpena  partekatu zuten.

 Martxoaren 19an, Balmesadako ikasle eta irakasleak Oñatira etorri ziren bisitan. Gure ikasleek, herriko leku garrantzitsuenak erakutsiz  ginkana bat prestatu zuten.

 Maiatzaren 21ean, gu joan ginen Balmasedara eta han ere plana berdintsua izan zen.

 Oso esperientzia polita izan da eta espero dugu datorren urtean ere aukera izatea plan honekin aurrera jarraitzeko.

Partekatu: