Otsailaren 24an Elkar Hezi ikastetxeko DBHko bigarren mailako ikasleek, Aniztasunetik Eraikiz proiektuaren barruan, hiru lekukoen bisita jaso eta beraiekin solasaldia izateko parada izan zuten.
Gipuzkoako Aldundiak bideratuta, lurraldeko bederatzi ikastetxek parte hartzen dute hiru urteko epean garatzen ari diren ekimen honetan. Helburua inguruan diren bazterkeria egoeraz jabetu eta horien aurrean irtenbideak Aniztasunetik Eraikitzea da.
Meladoune, senegaldar txantxikua; Tarana Azerbajanen jaiotako Giza eskubideen aldeko eragile esuskaldun-musulman-feminista eta Aintzane, autismoa pairatzen duen Enekoren ama izan ziren gelan egunerokotasunean bizitzen dituzten egoeren berri ematen.
Oso esperientzia ederra izan zen, orain, aurtengo proiektua garatzeko hastapen gisa hartu duguna.
