Aniztasunetik eraikiz proiektua biribiltzeko helburuz “Aniztasun eguna” antolatu dute Elkar Hezi ikastetxeko DBH 3.mailako ikasleek Larrañako egoiliarrekin batera datorren martxoaren 31n. Goizean futbol txapelketa izango dute Azkoagainen 11:00 etatik aurrera. Gero, Munduko dantzak tailerra Gaztelekuan eta bide batez Munduko Sukaldaritzan aritu eta dastatzeko aukera ere zabalduko dute.
Gipuzkoako Diputazioarekin batera hiru urteko programa jarraitzen ari den taldea da, Gipuzkoa mailan beste sei ikastetxeekin batera. Iaz hasi eta datorren ikasturtean osatuko da aniztasunarekiko hurbilketa xede duen proiektu hau. Aurtengo gaia Giza Eskubideak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeak da eta ijitoen ahalduntzean lan egiten duen Kale Dor Kayiko elkartea zein ZEHAR-ekin hurbil aritu izan dira.