Elkar Heziko komunitatea osatzen dugun ikasle, familia eta langileok, AMETS egiteko gonbita jaso berri dugu.
Zuentzat imajinatzen duzuen ELKAR HEZI gurekin amestera gonbidatu nahi zaituztegu. Hezkuntza-etorkizun hobea eraikitzea zeregin partekatua dela uste dugu, eta zuen ahotsa funtsezkoa da bide honetan.
Nolako ELKAR HEZI nahiko zenukete?
Zer balio, esperientzia eta ikaskuntza beharko lituzkete gure ikastetxeak? Ez dago ideia on eta txarrik, proposamen bakoitzak alde handia egin dezake.
Elkarrekin amesten hastera animatzen zaituztegu.