Aurten ere ezin izan da HH eta LHko jaialdia ohi bezala ospatu, baina haur eta gaztetxoek ez diete emanaldiei uko egin nahi izan. Eskolako zelaigunean egin dituzte dantzak. Komunitate guztiarentzat oparia!

Albisteak
Eguzki-eklipse partziala ikusten
2021eko ekainaren 10ean gertakari astronomiko izugarria ikusteko aukera izan genuen: Eguzki-eklipsea. Gipuzkoan fenomeno honek goizeko 11:00ak aldera hasita 12:45ak arte iraun zuen. Gure ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek ilargiak eguzkia nola iluntzen...
DBH 4koek MIGRAZIOARI buruzko aurkezpen ekitaldia burutu dute zinema-aretoan.
Ikasturtean zehar, Oñatiko migratzaileen inguruan garatu duten proiektuari amaiera eman diote.Behartutako migrazioa ez da fenomeno berria. Asko dira, askotariko arrazoiak direla medio, beraien herrialdea atzean utzi eta Europara etorkizun hobe baten bila etortzeko...
ARIMEN GAUA antolatzeko aurreproiektua aurkeztu du DBH 2ko ikasle talde batek Udaletxean
Ikasturtean zehar garatutako lanaren emaitza izan da Udaletxean aurkeztu dutena: 2022ko Urriaren 31aren bueltan ospatuko litzatekeen festa modu parte hartzailean antolatzeko proposamena. Bertan izan dira Iñaki Olalde Kultura zinegotzia, German Meabebasterrechea,...
“Kaiera” artikulua: Covid-19a eta arrakala digitala kudeatzeko proiektua
Kaiera aldizkarian argitaratu den artikulu baten berri ematen dizuegu guztion intereserakoa izango delakoan. Bertan, Covid-19aren testuinguruan teknologia berriek izan duten eraginaz hitzegiten da eta batez ere, arrakala...
Komunikazio udalekuak antolatu dituzten GOIENAK eta MUk
Komunikazio udaleku irekiak antolatu dituzte Mondragon Unibertsitateak eta Goiena Komunikazio Taldeak. Astebeteko bi txanda egongo dira uztailean. DBH 4 eta Batxi 1eko gazteek parte hartu ahal iznago dute.
DBH 1 eta 3koek Natur eskolakoekin herriko altxor naturalak ezagutu dituzte hainbat irteeratan.
Apirila eta maiatzean zehar NATUR ESKOLAkoen laguntzaz 3 irteera burutu ahal izan ditugu DBH1 eta DBH3ko ikasleekin. Zientzien mintegikoentzat herriko hainbat txoko ezagutuaz paisaia karstikoa, ekosistemak eta espazio publikoaren zuhaitzen mapeoa landu ahal izatea...
EMAT programa, matematika landuz gozatzeko modua
Aste honetan GORPUTZ GEOMETRIKOAK landu ditugu lehenengo mailan eta ikasleek askotariko irudi geometrikoak eraiki ondoren, irudien erpinak, ertzak, aurpegiak eta oinarriak aztertu dituzte. Oso gustora aritu dira eta asko ikasi dute. Ikasturte honetan,...
ENTZUNALDI MUSIKALAK: musikaren bidez entzumena estimulatzen.
HH 3-6ko ikasleek, Ikastetxean martxan dugun Estimulazio Goiztiarra Proiektuaren parte den Programa Musikala lantzen dute. Egunean hiru alditan musika genero ezberdinak entzuten dituzte. Programa honekin, entzumenaren bidezko estimulazioa egiten da. Musika...