Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Bagabiltz proiektutik abiatuz, LH 5. eta 6. mailako ikasleek gure ikastetxearen inguruko airearen kalitatea eta kutsadura aztertuko dute, zeintzuk diren airearen kutsatzaile nagusiak eta kutsadura horrek nola eragiten dion gure osasunari ikertuko dute.

Jarduera honen helburua da ikastetxean herritarren zientzia-esperientzia bultzatzea, eskola-inguruneetako airearen kalitatea aztertzeko. Eskura dauden metodologien artean, NO2 sentsore pasiboekin (atzitze-hodiak) neurtzea proposatzen da. NO2-a, nitrogeno dioxidoa, kutsatzaile  atmosferikoa, narritagarria eta nitrato partikulen eraketaren aitzindaria da eta batez ere arnas sistemari eragiten dio.

Behebarruan egindako bileran eta EA 30 batzordekideen gidaritzapean, airean dagoen NO2 kantitatea nola neurtu ikusi dute eta denon artean horretarako  esleitutako 5 neurketa-hodiak (sentsore pasiboak) non jarri pentsatu eta erabaki dute:

  • Jolastokia: Elkar Hezi barruan kutsadurarekiko arrisku gutxi duen leku bat
  • Elkar Heziko bus geltokia (sarrera) eta Eroskiko aparkalekua (sarreratik gertu): Ibilgailu motordunen trafikoa dagoen bi leku
  • Roke Azkune inguruan eta Goiena parkea: Sarritan ikasleak egoten diren Oñatiko bi leku.

Hurrengo urratsa neurketa-hodiak jartzea izan da (irudian).

Orain 3 edo 4 aste itxaron behar dute hauek kendu ahal izateko (Apirilaren 7ko astean egitea espero da)

Ondoren analisi-laborategira bidali, bertan espektrofotometria bidez bildutakoa aztertu eta lortutako emaitzak jasoko dituzte.

 

Partekatu: