
“Etorkizuneko gizartea ereiten”
Elkar Hezin badugu amets bat: zoriontsu izaten eta inguruan zoriontasuna zabaltzen jakingo duten pertsonak heztea.
Hau lortzeko bitartekoak anitzak dira: Ikas Komunitateak proiektuaren parte gara.
Honen helburua: elkarreragineatatik abiatuta, guztien bikaintasuna lortzea, bizikidetza ona bermatuz.
Honen barruan txertatzen dira Jarduera arrakastatsuak deritzonak, talde elkarreragileak, tertulia dialogikoak, liburutegi tutorizatuak eta batzorde mistoak besteak beste.
Gatazken prebentzio eta kudeaketarako eredu dialogikoa suspertzen dugu. Mindfulness proiektua. Eskola Baratza. IKT eta metodologia eraginkorrak. Herrigintza eta Kulturgintza proiektuak. Elkartasun jardunaldiak.
Gainera, hurrengo kalitate ezaugarriak ditugu: Zilarrezko Q-a, Zero zabor saria, Bikain ziurtagiria, IKT heldutasun ziurtagiria.
IKAS KOMUNITATEA
Ebidentzia zientifikoetan oinarrituta ekiten dugu.Ikasle guztiek beren gaitasunak ahalik eta gehien garatzen dituzte, elkarbizitza oneko ingurune batean.
ESTIMULAZIO GOIZTIARRA
Garunaren eraikitze momentu erabakigarriena 0 eta 6 urte bitartea da. Pertsonaren garunak plastikotasun handiena duen unea. Gure ikasleei AUKERAK eskaintzen dizkiegu antolakuntza neurologiko egokia lor dezaten.
MINDFULNESS
Arreta osoa, orain eta hemen.
MATEMATIKA PROGRAMA
EMATek ez du kontzeptu matematikoak ulertzea bakarrik bilatzen. EMAT ikasleek matematikak sakon ulertu dezaten eta edozein arazo konpontzeko erabili ahal izateko diseinatuta dago.
0 BIOLENTZIA 0 URTETIK
Ikastetxeko helburu pedagogikoen baitan, 0 biolentzia 0 urtetatik eta genero indarkeriaren prebentzioan egiten dugu lana.
HEZKUNTZA HIRUELEDUNA
Gure ikasleak hiru hizkuntzatan,ahoz zein idatziz, komunikatzeko gai izateko trebatzen ditugu.
ELKARHEZINET
Gaitasun digitala garatzeko baliabidea.
BATXILERGO DUALA
Hainbat gaitasun lantzeaz batera batxilergoko titulu bikoitza lortzeko aukera.