Erei elkartearekin elkarlanean Sol Band Gaza musika taldearekin saio berezia izan genuen Bigarren Hezkuntzako irakasle eta ikasleok. Kultur Etxeko zinema aretoan izan zen jarduna, Gazatik etorritako musikari gazteek hitzaldi-musikatu batez genozidioa pairatzen ari den beraien herriari omenaldi egin eta kantuek harresiak gainditzen dituztela erakutsi ziguten.
Sol arabieraz bidea, munduari itzulera, esan nahi duela abiapuntu hartuta Gazan hiltzen dituzten haurren ametsak ekarri zizkiguten gogora haiek ez ahazteko eskatuz. Itxaropenerako beharra zabaldu ziguten musika zein beste kultur jarduerek isil ezinak direlakoaren aldarriarekin. Irakasle zein ikasleontzat esperientzia hunkigarri eta ahaztezina.
