Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Pasa den asteartean, azaroak 12an 4 urteko gelako neska-mutilek Natur Eskolakoekin goiz-pasa ederra egin zuten. Lehenik, eskolatik irten eta San Martinera joan ziren. Handik, auzoko baratzak zeharkatu, Olakuara jaitsi eta Eltziara. Ibilbidean zehar, udazkenean naturak bizi duen egoera behatzeko aukera aparta izan zuten. Gainera, hainbat  koloretako hostoak zein fruituak batu zituzten, arratsaldean gelan eskulan bat egiteko.

Natur Eltzian, uzkur bana landatu zuten yogurt poteetan. Azkenik, Oñatiko baso zein mendietan ikus ditzakegun animalliak ezagutu zituzten.

Mila esker Natur Eskolako lagunak!

Partekatu: