Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek, batzorde mistoetan elkarturik, 25-26rako lehen BATZORDE FERIA burutu zuten.
Abenduaren 18an ospatu zen 25-26 ikasturteko lehen BATZORDE FERIA. Bigarren Hezkuntzako ikasleak, Lehen Hezkuntzakoekin elkartu ziren HH-LHko eraikinean.
Azken urteetan bezala, Batzorde Misto bakoitza gune batean batu eta irakasle batzordekideek proposatutako dinamikekin ekin zioten guztiek ikasturterako lehen erronkari.
BATZORDE MISTOAK, Ikas Komunitateen proiektuaren barruan garatzen diren antolaketa-egitura garrantzitsuak dira, hezkuntza-komunitateko kide guztien parte-hartze aktiboa eta erantzukidetasuna bultzatzen baitituzte. “Mistoak” deitzen zaie hainbat eragilek osatzen dituztelako: irakasleek, ikasleek eta familiek.
Batzorde hauek ikastetxearen ikaskuntza eta bizikidetza hobetzea dute helburu, funtzionamenduaren alderdi garrantzitsuak modu kolaboratiboan lantzen dituztelarik. Bakoitza arlo zehatz batez arduratzen da —esaterako, liburutegi tutorizatuak, bizikidetza, familien parte-hartzea, jarduera kulturalak, komunikazioa edo baliabideak— eta ikastetxearen benetako beharrei erantzuten dieten ekintzak diseinatu, antolatu eta ebaluatzen ditu.
Talde hauen funtzionamendua berdinen arteko elkarrizketan oinarritzen da: kide guztien ahotsak balio bera du, eta erabakiak adostasunaren eta argudioen bidez hartzen dira. Horrela, komunitate osoaren inplikazioa sustatzen da, kide izatearen sentimendua indartzen da eta hezkuntza inklusiboagoa eta bidezkoagoa bultzatzen da.
Ikas Komunitateen testuinguruan, batzorde mistoek ez dute soilik ikastetxearen antolaketa hobetzen; elkarlaneko ikaskuntza-guneak ere badira, non lankidetza-sareak sortzen diren eta ikasle guztien arrakasta akademiko eta sozialera bideratutako hezkuntza-eraldaketak sustatzen diren.
ELKAR HEZIko BATZORDE MISTOAK



