Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

2024ko Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolaturiko ETIKASI programarako hautatuak izan dira Elkar Hezi ikastetxeko Batxilergoko 1. mailako ikasleak eta ekainean Poloniara bidaiatuko dute,

Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza-proiektu bat da. Giza duintasunean oinarritua eta bakearekiko, aniztasunarekiko eta elkartasunarekiko konpromisora bideratua dagoena, enpatiaren aldeko hautua eginez. Programa honen helburua etikari (etika ikasi) eta giza eskubideei buruz ikastea da, Poloniara, Ipar Irlandara eta Euskadira hezkuntza-bisitak eginez. 2019 an hasi eta aurten 49 ikastetxek lehian aritu izan diren honetan, saria Oñatira ekarri dugu Gernika 2024 ikus-entzunekoa aurkeztuta.

Elkar Hezi ikastetxeko Batxilergoko 1.mailako ikasleek Egungo munduaren gatazkak eta errealitateak, eta komunikabideekin eta sare sozialekin duten erlazioa eta Filosofia ikasgaietan landutako proiektuaren emaitza izan da ETIKASI programak antolatzen duen Giza Eskubideetan oinarritutako hezkuntza egitasmoan parte hartzeko formakuntza saioetarako aukera irabaztea.

Maiatzean zehar formakuntza tailerrak jaso eta ekainaren 17-20 bitartean Krakoviara, Auschwitzera, egingo duten bidaiarekin osatuko duten esperientzia izango dutela medio (ETIKASI POLONIA)  zuzenean eta pertsonalki gizateriak bizi izandako sarraskirik latzenetarikoa ezagutzeko aukera izango dute, gaurko eguna beste begirada batez ulertzeko bidea eskainiko diena. 

Komunitate internazionalak itsu Palestinaren aurkako genozidioa onartzen ari den bitartean gure gazteek era kritiko batez inolako zapalkuntza salatzeko prestakuntzan diraute.

Partekatu: