Haur Hezkuntza · Elkar Hezi · Goiburua

Haur Hezkuntza2

Haur Hezkuntzan, konpetentzietan oinarritutako lana egiten dugu, haurrak berarekin dakartzan konpetentziak zabaltzeko eta aberasteko. Eskolan sartzean haurrak berarekin dakarren esperientziaz, jakinduriaz abiatu eta honen inguruan adinaren arabera jakin behar dutena eraikiz joango gara.

Honetarako proiektuak erabiltzen ditugu, non umea den protagonista bakarra. Proiektuen bidez, gurasoen parte hartzea ere bultzatu nahi dugu.haur hezkuntza

Hau guztia bideratzeko gelan dugun espazioa eta baliabideei erabilera ona ematen diegu.

PROIEKTU BIDEZKO IKASKUNTZA

Zer da proiektuka lan egitea?
Arazoegoera bati irtenbidea bilatzeko, ekintza, interakzio eta errekurtso batzuen bidez egiten den ikaskuntza prozesua. Honen bidez, konpetentzia guztiak lantzea dugu helburu. Ikaslea protagonista bihurtzen da, irakasleak toki xumeagoa hartzen du, entzule kontziente bihurtzen da, bidelagun. Garaiz isiltzen jakin beharko du, erantzunik aurreratu gabe, haurraren aurkikuntzari ateak zabalduz, huts egiten utziz, hauetatik ikas dezaten, hori baita ikaskuntzaren bide naturala.

Gaiek ikasleen motibazioa bilatzen dute, gure zeregina euren interesak identifikatzea izango da.

Metodologia honen beste ardatz bat familien inplikazioa da. Dena den, gurasoen parte hartzea guztiz boluntarioa izango da, inor behartuta sentitu gabe.

Proiektu hauek malguak izango dira, bai denboran zein jardueretan, ikasleen erantzunaren eta jasotzen ditugun ekarpenen arabera.

ZIRKULAZIO LIBREA

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko haurrek goizero 45 minutuz zirkulazio librea egiten dute. Gelak irekitzen dira eta espazio desberdinak eskaintzen zaizkie ikasleei ekintza eta material desberdinak beraien eskura jarriz. Lan egiteko era honek adin desberdinetako umeei beraien artean erlazionatzeko eta beraz ikasteko aukera ematen die.

Bestalde, egitura mota honekin bakoitzak aukeratuko du nora joan, norekin eta zer egitera; denek izango dute bidea sortuko diren hainbat edukirekin erlazionatutako arazoei aurre egiteko; objektu , ekintza eta gertakari desberdinen artean erlazioak sortzeko eta ondorioz gaitasunak erabili eta garatzen joateko.

  • PROIEKTUAK

  • · 0 BIOLENTZIA 0 URTETIK
  • · ESTIMULAZIO GOIZTIARRA
  • · MINDFULNESS
  • · IKASKOM
  • · ELKARHEZINET
  • · BATXILERGO DUALA