INAUTERIAK ELKAR HEZI 2024
Aurten ere ospatu ditugu inauteriak, baita ederto ospatu ere!! Herrian zehar ibili gara musika eta kolorez blai eginda.Izan ere HH0-LH4 arteko ikasleek “koloretako munstroa” jantzia eraman dute, gela bakoitzak kolore desberdin batekin, EMOZIOEN kolorez jantzita:...
EMAT ETA INSPIRA PROGRAMAK HAUR HEZKUNTZAKO PROIEKTU BIDEZKO IKASKUNTZAN OINARRI DIRA.
Aste honetan Paula, aholkulari pedagogikoa, izan dugu Elkar Hezin EMAT eta INSPIRA proiektuetako gure praktika onak hobetzen laguntzeko. Ekintza ezberdinak burutu ditugu elkarlanean. Ederki ibili gara. Zelako zortea izan dugun!
Gelatinarekin esperimentatzen aritu dira HH 1 eta 2ko haurrak
Esperimentazio ekintza honekin zentzumenak martxan jarri ditugu: bereziki ikusmena, ukimena eta dastamena landu ditugu koloreekin batera. Esperimentazio ekintzen bitartez, haurrei AUKERAK eskaintzen zaizkie zentzumenen bidez ingurumena ezagutzeko, horrela material...
EUSKADIKO FILOSOFIA OLINPIADETAN PARTE HARTUKO DUTE BATXILERGOKO ETA DBH 4ko IKASLEEK.
Aurten ere Elkar Hezi ikastetxeko ikasleek parte hartuko dute Euskadiko Filosofia Olinpiadetan. Gaia “ Zer da aisia?” izango da eta Batxilergoko 1go mailako kideek bideogintza modalitatean aurkeztuko badira ere aurten ,berrikuntza gisa, DBH 4koek argazkigintzan eta...