Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Martxoaren 25ean Zinema-aretoan BEHEBARRUA aurkeztu genuen, Haur eta Lehen Hezkuntzan aurrera eramaten ari garen proiektu arkitektoniko-pedagogikoak erdituko duen espazioa, alegia.

Saioan zehar, ELKAR HEZIren parte diren ikasle ohien, irakasle ohien zein gurasoen testigantzak entzuteko aukera izan genuen, eraberritze prozesuan dagoen espazio honetan bizitakoez gain, eskola garaiak beraien bizitzetan utzitako  oroitzapenak besteak beste. Sortuko den gune berriaren nondik norakoak ere azaldu zituzten eskolako irakasleek, Miren Elorzak, Leire Arietaleanisbeazkoak eta Juankar Olaeetak. Amaitzeko, BEHEBARRUAREN sustraien parte izango den OROITZAPENEN KUTXA bete genuen, eskolako historian esanguratsuak izan ziren elementuekin.

 

 

BEHEBARRUA

Behebarrua-k hiru espazio izango ditu: Izan, Erein eta Ekin. Eta, horietako bakoitzean, ikastetxe barruko hainbat jarduera landuko dira. Erein gunea, bereziki 0-6 urte arteko umeendako izango da, beraien talentua landu, eta adimenaren dimentsio osoa garatzeko. Izan gunean, barnekotasuna, irakurketa eta meditazioa, besteak beste. Azkenik,  Ekin gunea, eskola barruko jarduera arrakastatsuendako lekua izango da: batzorde mistoa, liburutegi tutorizatuak, talde elkar-eragileak edo tertulia dialogikoak.

Espazio berri hori nola antolatu zehazteko, prozesu parte-hartzaile bat egin genuen ikastetxeko eragile guztiekin.

 

 

HERRITARREI IREKITA

Hiru gune horiek eskola barruko jardueratarako espazioa izango badira ere, Elkar Heziren eskola orduetatik kanpo, herritarrei zabalik egongo den espazio izateko borondatearekin jaio da.

Gune bakoitza ezagutu nahi?

behebarrua_logoa
erein_logoa
izan_logoa
ekin_logoa
Partekatu: