Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Badira hilabete pare bat 21-22 ikasturteko LIBURUTEGI TUTORIZATUAK  martxan jarri genituela Bigarren Hezkuntzan.

Eskola orduz kanpo, behar duenak eta nahi duenak, bere konpetentzietan aurrera egiteko gunea dugu hau. Gaztetxoek, elkarrekin lan eginez beraien ezagutzak zabaldu, gaitasunak garatu eta elkartasun sareak indartzen dituzte. Hau guztia, beraien arteko elkarreragin positiboak sustatzen dituzten dinamizatzaile boluntarioen laguntzaz. Dinamizatzaile hauek  langile, guraso edo bestelako boluntarioak izaten dira.

Jarraian duzue momentuz DBHn indarrean dagoen ordutegia. Laster LHn ere jarriko dira martxan:

ASTELEHENA: 17:00-18:00

ASTEARTEA: 13:45-14:45 / 17:00-18:00

OSTEGUNA: 17:00-18:00

 

Compartir