GRUPOS INTERACTIVOS
“Ezin esan zerbait benetan ulertzen denik, zure amonari azaltzeko kapaz ez zaren bitartean”.
Zer dira TALDE ELKARRERAGILEAK?
Gela antolaketa mota bat da.
Irakasleak 4-6 ikasleko talde heterogeneoak egiten ditu eta hainbat ariketa aukeratzen ditu taldeka egiteko, bakoitza 20 minutu inguruan egiteko.
Irakaslea ez den DINAMIZATZAILE boluntario bat jartzen da talde bakoitzean. Denbora amaitzen denean, ikasleak beste talde batera mugitzen dira, beste dinamizatzaile batekin beste ariketa bat egitera..
Boluntario-Dinamizatzaileak:
Boluntarioak gurasoak, familiartekoak, herritarrak, ikasle ohiak… izan daitezke. Parte hartzeko ez da aparteko ezagupenik izan behar. Eskolan parte hartzeko motibazioa, borondatea eta haurrekin aritzeko interesa izatea nahiko da.
Jarrera hauek bultzatuko dira: ikasle guztien partaidetza, elkar laguntza, elkarri azalpenak ematea, eztabaidatzea, ideiak partekatzea, denek ulertzea…
Irakaslea
Talde hadian edota dinamizatzailerik gabe parte hartzeko zailtasunak dituzten ikasleen ahotsak , ideiak , entzuten dira.
Hizkuntza maila hobetu, bai ulermen maila maila, ahozko adierazpena.
Boluntarioa
Haur eta gazteekin sortzen den harremana eskolako eraikinetik haratago joaten da.
Besteen ideiak kontuan hartu eta era kritiko batean baloratzen hasten dira , ez bakarrik lagunena edota “ikasle ona” bezala etiketatuta dutenena.
TEEak ditugun egunak gogo handiagoz hartzen ditugu, motibatuago gaude!
Bakarrik ulertu ezin duzuna, taldean ulertzera heltzen zarela konturatzen zara.