ElkarHezi_TD

TERTULIAS DIALÓGICAS

«Besteen bitartez heltzen gara gu izatera».

Lev Vygotsky

Zer dira TERTULIA DIALOGIKOAK?

Esanahiaren eta ezagutzaren eraikuntza kolektiboa dira, tertulietan parte hartzen duten ikasle guztiekin izandako elkarrizketan oinarrituta.

Tertulia dialogikoen funtzionamendua Ikaskuntza Dialogikoaren 7 printzipioetan oinarritzen da, eta gizadiak hainbat arlotan egindako sorkuntzarik onenetan oinarrituta garatzen dira: literaturan, arten, musikan, zientzian…

Tertulia edo solasaldi dialogikoen bidez, kultura klasiko unibertsalera eta gizateriak denboran zehar metatutako ezagutza zientifikora ikasleak zuzenean hurbiltzea bultzatzen da, adina, generoa, kultura edo gaitasuna bereizi gabe.

Habermasek eta beste autore askok planteatu duten bezala, etikan eta zientzian, adostasuna ezinbestekoa da. Hala ere, estetikan ez da horrela. Matematikan, fisikan, kimikan, biologian eta abarretan oso argi dago zein diren ezagutza baliodunak. Beraz, eremu horietako Tertulia Dialogikoak baliozko gisa
adostu diren ezagutza horiei buruzkoak egiten dira.

 

Literaturan eta arteetan oro har, bizitza sozialerako ez da adostasun estetikorik behar, norbaitek nahiago du Verdi eta beste pertsona batek Beethoven eta ezin hobeto bizi daiteke elkarrekin. Hala ere, beste batzuk baino obra hobeak direla
adostasuna dago, adibidez, Shakespeareren liburuak, Odisea edo Ramayana.

Eremu horietako Tertulia Dialogikoak mundu guztia ados dagoen gizateriaren sorkuntzarik onenen lanetan bakarrik oinarritzen dira.

Nola antolatzen dira?

Saio bakoitzean, parte hartzen duten pertsona guztiek solasaldi dialogikoan lantzen ari direnari buruzko interpretazioa azaltzen dute (literatura-testu bat, artelan bat, musika-pieza bat, ekarpen matematiko bat, etab.). Horrela, gainerakoei zer eragin dion adierazten die, zergatik eman dion arreta azaltzendu, aurreko solasaldietan izandako elkarrizketekin lotzen du, horri buruzko hausnarketa kritikoa egiten du, eta abar. Elkarrizketaren eta ikasle bakoitzaren ekarpenen bidez, truke aberasgarria sortzen da, solasaldiaren gaia sakontzeko eta, aldi berean, ezagutza berriak eraikitzea sustatzeko. Saio bakoitzean, parte-hartzaile batek bere gain hartzen du moderatzailearen rola, ikasle guztien artean berdintasunezko parte-hartzea bultzatzeko.

Tertulia-Literarioak

TERTULIAS LITERARIAS

Elkar-Hezi-Tertulia-Curricularrak

TERTULIAS CURRICULARES

Tertulia-musikalak-artistikoak

TERTULIAS MUSICALES, ARTÍSTICAS...

Tertulia-Feministak

TERTULIAS FEMINISTAS

Tertulia-Pedagogikoak

PEDAGÓGICAS