Egoaizia GKErekin batera Elkar Hezi ikastetxeak egindako esperientzia pedagogikoen trukaketan bizitako esperientzia martxan jarri izan dugu Kultura Klasikoko 4.mailako ikasle Lehen Hezkuntzako 1.eta 2.mailakoekin.
Ekoirakurketak ahozkotasuna, gorputz adierazmena eta eskuz egindako lana uztartuz irakuketa sustatzea proposatzen duen bidea da. DBHko 4.mailako Kultura Klasikoko ikasleek greziar mitologia lantzen aritu izan dira literatur tertulien bitartez besteak beste. Bi mito aukeratu dituzte ( Pandoraren kutxa eta Arakneren mitoak hain zuzen) eta antzerkirako gidoi bihurtu. Mito bakoitzarekin esku-lan bat lotu dute eta gaurkoan beraien lana Lehen Hezkuntzako ikasleekin partekatu.
Lehenengo eta behin mitoak ipuin gisa kontatu. Gero galderen bitartez ziurtatu ulertu egin dituztela. Ostean ikus-entzunezkoaz lagunduta antzeztu dituzte. Bukaeran Pandoraren kutxa eta armiarma bat eskuz sortu dute. Goiz ederra pasatu dugu ziurrenik gogoan geratuko zaiena.






