Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Ikaskomunitate garen heinean, arrakasta akademikoa eta elkarbizitza uztartzen dituzten Jarduera Arrakastatsuak (JA) bultzatzen jarraitzen dugu gure ikasgelan.

Gaur egun, Liburutegi Tutorizatuak funtsezko zutabe bihurtu dira Elkar Hezin, bai Lehen Hezkuntzan (LH) eta baita Bigarren Hezkuntzan (DBH) ere. Jarduera honen helburua ez da soilik ikasleek etxeko lanak egitea; helburua espazio aberasgarri bat sortzea da, non ikaskuntza interakzioan eta elkartasunean oinarritzen den.

Eskola orduetatik kanpo eskaintzen den gunea da, baina ez da ohiko liburutegi bat. Bertan, ikasleek borondatez parte hartzen dute, eta ez daude bakarrik: boluntarioak (familiako kideak, irakasleak… ) eta beste maila batzuetako ikasleak izaten dituzte lagun. 

Argazkian ikus dezakegun bezala, LH2ko eta LH3ko ikasleak buru-belarri ari dira lanean liburutegi tutorizatu saio batean. Irudi honek ezin hobeto laburbiltzen du gure proiektuaren mamia: ikasle txikiak, heldu boluntarioen eta ikasle nagusiagoen laguntzarekin, elkarri laguntzen eta elkarrengandik ikasten.

Eskerrik asko proiektu hau posible egiten duzuen boluntario eta familia guztioi. Elkarrekin, hezi eta hazi egiten garelako!

Compartir