Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Lehenengo ebaluazioko azterketak amaitu eta gabonen bitartean geratzen ziren 3 asteetan zehar, gure 4. mailako ikasleek (beste maila batzuekin batera) gaur egun mundu guztiaren ahotan dagoen gatazkaren inguruko tailerra egin dute, Palestina eta Israelen arteko gerra. 

Honetarako, lehenik eta behin gatazkaren nondik norakoak aurkitu, eztabaidatu eta ulertu ditugu, ostean, duela 11 urte argitaratutako «A tiro de piedra de la carcel» dokumentalaren  inguruko lanketa egiteko.  Honetan, Palestinako umeek jasaten zuten errepresioa, bahiketak, ikasketa arazoak… salatzen dira.
Lanketa hau egin ostean, dokumentalaren zuzendaria den Raquel Castells-ekin  «meet» bitartez solasaldia egin genuen behebarruan. Ekintza honetan Batxilergoko lehen mailakoak ere hartu zuten parte eta ordu eta laurdenean ikasleen zalantzak, jakingurak eta galderak argitu ziren, Raquelen laguntzarekin.
Orokorrean, oso ekintza interesgarria bilakatu zen hasiera batean gaur egungo gatazkaren gakoak ezagutzea helburu zuen tailerra. Bide batez Raqueli eskerrak ematea geratzen zaigu bere borondate guztiarekin dokumentala ikustea baimentzeagatik eta gurekin une atsegin bat partekatzeagatik.
Compartir