Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Azaroaren 8an DBH4ko ikasle eta tutoreok Donostiako Eureka! Zientzia Museoara joan ginen Bizitza Zientifikoan 10. topaketara. Bertan ikastetxe desberdinetatik joandakook banaka zein taldeka gure inguruko 30 zientzialari eta  ikertzaileen jarduna ezagutzeko aukera izan genuen. Ikasleek etorkizunen laburrean hartu behar izango dituzten erabakietarako esperientzia interesgarria.

Bide batez, 2023ko lehen seihilabetekoan ixteko arriskuan dagoen museoa ere bisitatzeko aukera izan genuen, askorentzat txikitako oroitzapen goxoak birgogoratzeko aukera suposatu zuelarik. Horregatik gure atxikimendua honi: #eurekabizirik

Compartir