Mundu Ikuskerak ikasgaiak bideratuta DBHko 3.mailako ikasleek Larrañan kokatuta dagoen Zeharreko egoitza bisitatu zuten astelehenean. Ikasgaian jorratzen diren gaiak Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Elkartasun Azokari lotua, eta Giza Eskubideen aldeko aktibistak dira eta aukera paregabea izan dugu Zeharren egiten duten lana zuzenean bizitzeko.
Eraikina zein bertako egunerokotasuna ezagutu, erakundearen nondik-norakoez jabetu eta bertan une honetan bizi diren bi egoiliarrekin solasaldi luzerako aukera izan genuen. Benetan aberasgarria ikasgelan ikasitakoak bizitza errealean duen islaz konturatzea.




