Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Eskolako zelaigunean elkartuta, bakoitzak bere beldurrak irudikatzen zituen marrazkia erre zuen «Agur beldur eta jan yogurt» oihukatzen zuten bitartean.

Arimen Gaua aitzaki hartuta, BELDURRAK izan zituzten hizpide Haur Hezkuntzan aurreko egunetan. 

Gero eta ohiartzun handiagoa ari da lortzen jai hau. Arimen gaua, Gau baltza… herriz herri, izen eta ospatzeko modu ezberdinak hartu izan ditu. Kalabazak, arbi-buruak edota erremolatxak baratzetatik lapurtu, hustu, aurpegi forma eman, kandela barruan sartu eta bide bazterretan jartzea; Eske-errondak; Gaztain-erre jana. Askotarikoak dira urteko sasoi honi buruz gure adinekoek kontatzen dituztenak eta, ospakizun ofizial eta orokortu gisa irudikatu ezin den arren, badirudi guztiek dutela oinarri bera: duela 70 bat urtera arte, Euskal Herrian, neguaren atarian eta urriaren 31ren bueltan burutzen zituzten errituak dira. 

 

Compartir