Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

21-22 ikasturtean DBH 3. maila hasi duten 11 ikaslek akin diote BATXILERGO DUALA programari.

Hauekin batera guztira 15 dira ELKAR HEZIn, momentu honetan ibilbide hau egiten ari diren gaztetxoak.

 

 

BATXILERGO DUALA ELKAR HEZIN

Gure Batxilergo Dualeko eskaintza ACADEMICA deritzon Ameriketako Estatu Batuetako erakundearen bitartez egiten dugu. Erakunde hau Online Irakaskuntza Publikoko Zerbitzuen hornitzaile bakanetakoa da. Bere ikastetxeak ditu, baina, horiek ez ezik nahi duten munduko beste ikastetxe publiko zein pribatuei ere eskaintzen die zerbitzu hau. Gure DBH3 eta Batxilergoko bigarren mailara artekoa, AEBko HIGH SCHOOL deritzon ikasmailaren parekoa da eta han oso ohikoa da etapa honetako ikasgairen bat on-line egitea. 

Diploma Dualaren programa ofizial hau Espainian, Frantzian, Italian, Argentinan, Kolonbian, Ekuadorren, Perun, Venezuelan, Mexikon, Txilen, Korean eta Txinan dago, besteak beste. Espainian 2009tik dago eta Elkar Hezin 2017/18 ikasturteaz geroztik, baina Euskal Herrian lehenagotik dago, batez ere, hiriburutan Donostia, Gasteiz, Iruña eta Bilbon. Jada Espainian 700 ikastetxe daude. 

Helburuak

1. Hizkuntza-murgilketa. Programa honetako irakasgai guztiak eta irakasleekiko harremanak ingelesez ezartzen dira hasiera-hasieratik, beraz, maila eleanitz aurreratua eskuratzea da helburua.

2. Teknologia-murgilketa. Ikaskuntza digitaleko teknologia aurreratuenen erabilera menderatzea.

3. Murgilketa-pertsonala. Ikasleak erantzukizuna eta heldutasuna hartzen ditu lanean, autonomia maila handiarekin, denboraren kudeaketaren ikaskuntzarekin, egokitzeko gaitasunarekin eta ingurune desberdin eta multikulturaletan lan egiteko malgutasunarekin.

Hala ere, ezin ahaztu ikastetxeak eskaini ditzakeen ikasgaien aukera sorta zabaldu egiten dituela Batxilergo Duala. Programa honen bidez lantzen dituzten edukiek, ingelera hizkuntzaz haratago, euren jakintza esparrua zabaltzen dute. Adibidez Ekonomia, Psikologia, Teknologia, AEBko Historia edo Kriminologia bezalako ikasgaiak ezin ahal izango zituzten hemen landu, ibilbide akademikoak zurrunagoak baitira. 

Ikasle bakoitzaren curriculuma osatu eta aberastu egiten da. 

Iraupena eta ikasturteak 

Programak 4, 3 edo 2 ikasturte iraun dezake eta DBH2n, DBH3n, DBH4n edo BATXI 1n has daiteke. Elkar Hezin DBH2 bukatzen ari diren ikasle eta familiei egiten diegu lehendabiziko eskaintza. Gero urtero berrizten diegularik. 

Programa DBH3n hasten dutenek 3 edo 4 urteko iraupenekoen artean aukeratzen dute, nahiz eta, hasiera batean 4urterako aukeratu 3ra aldatzea ere posible den. Programa DBH4n hasiz gero 3 ikasturteko iraupena izango luke, hau da BATXI 2n bukatuz eta nota onak badira, azken urteko hautazko ikasgaia udaran egiteko aukera ere egon daiteke. 

Nola egiten du lan ikasleak? 

Behin izena emanda, ikasturte hasieran iraileko lehen hamabostaldian ingelerako azterketa bat izaten dute. Programa jarraitzeko maila nahikoa duen ziurtatzeaz gain, programako Ingelerako ikasgaiaren maila zein izango den erabakitzeko. On-line egiten den lehen ariketa da. 

Behin hau eginda ikasleak etxetik egiten du lan eta horretarako behar dituen baliabideak ordenagailua eta interneterako konexioa dira. 

Diploma Dualak eskolaz kanpoko jarduera baten antzekoa da eta batez beste astean 3-5 orduko esfortzu-maila eskatzen du. Hau beti ikaslearen gaitasunen, denboraren aprobetxamenduaren eta egiten duen irakasgai-kopuruaren arabera aldatzen delarik. Ikasleek beharrezkoak dituzten aplikazioak, plataformak, zereginak egiteko behar diren edukiak, komunikazio tresnak eta hauek erabiltzeko prestakuntza Academica International Studies-ek ematen ditu. 

Nola komunikatzen dira AEB irakasle/tutorea eta Oñatiko ikaslea?

Irakasleak programaren hasieran aurrez ezarritako ordutegia eta egutegian eskuragarri jartzen die. Baita berarekin kontaktuan jartzeko helbide elektronikoa ere. Banakako zein taldekako bideokonferentziak izaten dituzte. Batzuk derrigorrezkoak, beste batzuk aukerazkoak eta zuzenean ikasleak edo irakasleak eskatutakoak ere bai.. Jarduera horiek oso garrantzitsuak dira ezagutzak indartzeko, zalantzak argitzeko eta ingelesez ahozko komunikazioa hobetzeko. 

Hemengo orduak eta AEBko orduen artean 6-8 orduko aldea dago, beraz, ordutegira moldatzeako 16:30-tik 22:00ra bitartean antolatzen dira aurrez aurreko bideo konferentzia bitartezko hitzorduak. 

Nola egiten da ikaslearen jarraipena? 

Irakasgaiak moduluka banatzen da eta Ikaslea etengabe ebaluatzen da modulu bakoitzean proposatutako atazen, zein banakako eta taldeko bideokonferentzietan parte-hartzearen bidez. 

Harreman erregularra izaten da Oñatin programa koordinatzen duen eta irakasle estatubatuarraren artean. Ikasle eta familiei helerazten zaizkien informazioak ere jasotzen ditu edo konexioan arazoren bat balego irakasle estatubatuarra ikastetxeko programako koordinatzailearekin harremanetan jarriko da 

Familiak ikasturteko edozein unetan jar daitezke harremanetan irakasle estatubatuarrarekin,

hitzordua eskatuta. Eta ikaslearen aurrerapenari buruzko txostena seihilekoaren erdian ere jasotzen du. Aurrerapena ona izan ez bada, nola ez den izan eta nola hobetu daitekeen zehaztuko da. 

Oñatin programaren jarraipena egiten duen koordinatzaileak une oro du egindako eta egin beharrekoen inguruko informazioa (epeak, kalifikazioak, lorpen mailak,…) eta gero seihileko bakoitzaren amaierako txostena bidaltzea da bere ardura, kalifikazioekin. 

Ebaluazioak eta kalifikazioak 

Kalifikazioak AEBetako ereduaren arabera izaten dira ehunekotan ematen dira. Gutxieneko nota ikasgaiak aprobatzeko %70ekoa da (pelikulen bitartez A B C D F eskalaren barruan non %70 -%79 a C bezala hartzen den). Gurean egiten dituzten ikasgaieako gutxieneko nota 6koa izatea beharrezkoa delarik. 

Compartir