Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Bi urte beranduago eta inoiz baino arrazoi gehiagorekin, aurtengo Gabonetan, beste behin ere, Gobernuz Kanpoko Erakundeen azoka antolatuko dugu.

Pandemiak eragindako geldiunearen ondoren, berriro ere, Oñatiko plaza  beteko da talde askotariko  aldarrikapen, proiektu eta munduko toki ezbedinetan ekoiztutako artisautzaren kolore biziarekin. Aurten, gertutik, etxetik, auzotik edo bailara mailan talde txikiek egindako lanari, arreta  berezia eskainiko diogu. Beraz, 0 kilometroko proiektu solidarioek, herrian errotuta eta txertatuta daudenek izango dute protagonismoa. 

Gure bailarako elkartasun ekosistema ezagutu eta sustatu nahi dugu. Benetan, beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatuko dugu, justizia sozialean oinarrtzen den eredua hain zuzen ere. Bat egiten dugu agenda 2030 eko aldarrikapenekin: klima aldaketa, basoen desagerpena, honetaz gain, beste hainbat gai  ere jorratuko ditugu, besteak beste: migrazio fluxuak, giza eskubideen urraketa, jenero indarkeria, pobrezia energetikoa…

Horregatik, oraingoan,  gure baso, auzo eta kaleetan  elkarrekin, kontzienteki, patxadaz eta ilusioz ehuntzen den tokiko elkartasun loraldi berri honen taupada izatera gonbidatzen zaituztegu.

Compartir