Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Haur Hezkuntzako  0 eta urte 1eko ikasleek, esperimentazioan oinarritutako jarduera bat burutu dute, sentsazioen eta trebetasun motorren garapenean sakontzeko helburuarekin. Ekintza honetan, material nagusia plastikoa izan da.

Esperientzia hau ezin hobea izan da ikasleen ukimena lantzeko, plastikoaren ehundura eta malgutasun desberdinak sentituz. Aldi berean, pintza erreflexua fin-fin landu dute, hatz erakuslea eta hatz lodia erabiliz plastikozko piezak manipulatu eta mugitu dituztelarik.

Esperimentazio jarduera honek, oinarrizko gaitasun kognitiboak eta motorrak sustatzen laguntzen du modu ludiko eta dibertigarri batean.

Compartir