Gabonetako oporrak gozatu eta elurretan jolasean primeran ibili ondoren, berriro lanera itzuli gara.
Denok dakizuenez, otsailean inauteriak ospatuko ditugu eta guk gure dantzekin Inauteri txikian parte hartuko dugu Ostegun Gizenean.
Hiruhileko hau gogotsu hasteko eta dena oso ondo joan dadin, LH 5. eta LH 6. mailako ikasleok dantza horiek ikasten eta martxan jartzen hasi gara jada, argazkian ikus dezakezuen bezala.
Aurten dantzatuko ditugunak Ume Handia eta Hartzaren Polka izango dira.
Hau hasiera besterik ez da !!!



