Aurtengo ihauterietan super-ausartez jantzi dira HH eta LHko ikasle zein irakasleak, ausarten klubari keinu eginez. Buruan koroa eta bizkarrean kapa jantzirik alaitu dituzte Oñatiko kale eta plaza ezberdinak, abestuz eta dantzatuz.
“Lagunak babestuz super ausartak gara” izan da aldarrikapen lelo nagusia; indarkeriaren aurrean hitza hartu eta erantzukizunez jokatzearen alde egin dute, eguneroko elkarbizitza hobe bat bultzatuz.
Yogurinha Borovaren ausarten kluba izeneko abestiak dioen bezala:
Gure lema zabaltzeko,
atera dugu pankarta.
Berbaz konpodu gaitezke,
ta izan pertsona apartak.
Zergatik hainbeste indarkeria,
mehatxu, zalaparta?
Lagunak ondo tratatuz,
gara benetan ausartak.