Harkaitz Zubirik, EHUko irakasle eta ikertzaileak, hitzaldia emango du otsailaren 11n, Oñatiko zinema aretoan. Hotzordua 18:00etan izango da eta herritar guztiei zuzenduta dago, bereziki, hezkuntza munduan interesa duten edota haur eta gazteen guraso diren herritarrei.
Geletako aniztasuna, ongizaterako eta arrakastarako baldintza dira, hala baieztatzen du Nazioarteko Hezkuntza Komunitate Zientifikoak, eta hala onartzen dute hezkuntza eremuan lanean diharduten eragile gehienek.

Dena den, gela eta eskola batean aniztasuna egote hutsa ez da ezinbestean aberasgarri bertako kide diren guztientzat. Gakoa, aniztasun horrekin aurrera eramaten diren hezkuntza jardueretan datza.
Buloak, hezkuntza modak eta edumitoak eskoletan erraztasun handiz sartzen diren gariotan, Harkaitz Zubirk, haur eta gazte guztiek duten kalitatezko hezkuntzarako eskubidea erdiesteko, EBIDENTZIA ZIENTIFIKOETAN oinarritutako hezkuntza aldarrikatzearen garrantziaz arituko zaigu. Halaber, inpaktu sozialeko ikerketek gidaturiko ikaskuntza ereduaren oinarriak azalduko ditu.