Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

DBH 3. eta 4. mailako ikasleek Euskal Herrian bizi den senegaldar komunitatearen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, kasu honetan eta EREI Oñatiko GKEarekin egiten dugun elkarlanari  esker, Nene, Tolosako Booloo senegaldar elkarteko presidenteak bisitatu gaitu. Hitzaldia Behebarruko diziplina anitzeko zentroan izan da.

 Nenék 19 urte daramatza Tolosan bizitzen eta sukalde laguntzaile moduan lan egiten du. Duela urte batzuk lortu zuen bere emaztea Tolosara ekartzea eta gaur egun seme bat dute, berak dioenez  bertan erabat integratuta sentitzen da. Bere bizi-esperientziez, pateran egindako bidaiaz, gure kulturara egokitzeaz eta migratzaileak kriminalizatzeko  arriskuez hitz egin du. Oso testigantza interesgarria eta zirraragarria izan da, eta ikasleek ere bakea, elkartasuna, elkarrekiko ikaskuntza eta gizatasuna bezalako kontzeptuak oso presente egon diren elkarrizketa zintzo batean parte hartu dute naturaltasunez.

Compartir