Hiruhileko honetan, LH1 eta LH2ko ikasleak artearen mundu magikoan murgildu gara. Plastikako saioetan, Wassily Kandinsky margolari famatua ezagutu dugu eta bere lanak aztertu ditugu. Badakizue hark koloreekin musika margotzen zuela?
Guk ere, pintzelak eskuetan hartuta, gure «musika» propioa sortu dugu akuarelekin. Ez da erraza izan uraren eta margoaren arteko jokoa kontrolatzea, baina emaitzak ikusgarriak izan dira!



